Santu guztien eguna dela-eta heltzear dugun zubi honetan, Parkeko Informazio Zentroa (Olaztiko mendatearen gainean dago, NA 718 errepidean) eta Seberinoren borda interpretazio eremua irekita egongo dira ohiko ordutegian; lehena, 11:00 eta 18:00 artean, eta bigarrena, 11:00 eta 14:00 artean.
Informazio Zentroan behar dituzun argibideak emango dizkizute, bai Parkeko ekipamenduei eta zerbitzuei buruz, eta bai ingurune honetan indarrean dagoen araudiari buruz ere. Seberinoren bordan, berriz, artzainen garai bateko txabola denez, mendi hauetako artzainen bizimodua eta egitekoak ikusteko aukera izango duzu.
Hain zuzen, denboraldiko azken asteburua da. Izan ere, azaroaren lehenetik aurrera itxita egongo baitira hurrengo urteko udaberria iritsi arte.





