* Etengabeko bisitak eta lurzoruaren hauskortasuna direla eta, erreserba hondatzen ahal da higaduraren ondorioz. Kasu egin seinaleei eta jarraitu adierazitako ibilbidea. Errespetatu, bereziki, iturburuaren zirkoa inguratzen duen alanbre hesia; zure segurtasunerako paratu da eta.
* Gozatu inguruko herrien xarmaz, baina gogoan izan abeltzaintza dela ibarreko jarduera tradizionaletako bat; izan ere, hari zor diogu gaur egungo paisaia. Errespetatu abereak eta lotuta eraman txakurrak.
* Behatu eta miretsi natur ingurunea. Prismatikoak eta argazki kamerak erabiltzea gomendatzen dugu. Erabili oinetako egokiak.
* Bete parke naturaleko langileen aholkuak. Deitu Parkeko langileei edozein ohar egiteko. Larrialdi egoeretan, deitu 112 telefono zenbakira.
Liburuxka jaisteko





