
Paisaia hobe kontserbatu eta bisitaz gehiago gozatzeko, natur erreserban debekatuta dago honako jarduera hauek egitea:

* Sua piztea, kanpaldia, eskalada eta zintzurrak egitea, bai eta hegan egitea ere edozein bitarteko erabilita.
* Bainatzea.
* Zaborrak edo hondakinak botatzea.
* Fauna kaltetu edo erreserbaren fauna eta flora edo paisaia eta ingurune fisikoa hondatzen ahal duten jarduerak oro: zaratak, distirak eta ultrasoinuak, landareak errotik ateratzea, zuhaitzetan inskripzioak egitea, harri edo fosilak hartzea, arrantza edo ehiza egitea, besteak beste.
GARRANTZITSUA: errespetatu udal araudia, eta herrietako azpiegitura eta ekipamenduak. Bisitariaren erosotasun eta ibilgailuen segurtasun handiagorako, bai eta erreserbaren gaineko inpaktua ahalik eta txikiena izateko, ezinbestekoa da ibilgailuak Bakedao eta Zurgaingo aparkalekuetan aparkatzea. Azken hori NA-718 errepideko (Lizarra-Olazti) 22. km-an dago.
Multzoaren ospearen eta parajearen landare eta animalia komunitate oparoaren eraginez, Natur Erreserba izendatu zuten 1987an. Urbasa eta Andiako Parke Naturalaren zati da eta Nafarroako Naturgune Babestuen Sarearen barne dago, bere ingurumen baloreen oparotasuna dela eta.





