Arauak Inprimatu

Urbasa eta Andiako Parke Naturaleko erabilerak, aprobetxamenduak eta jarduerak arautzen dituen agiria Natur Baliabideak Antolatzeko Plana da. Gainera, Parkea osatzen duen lurralde bakoitzak bere arautegia du. Esaterako: Urbasa eta Andia erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea, Limitaciones mendiko ordenantzak eta, azkenik, Urederraren iturburuko natur erreserba erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea.

Parque Natural de Urbasa y Andia

Indarra duen legerian jasota dauden Parkearen balioak kontserbatzeko helburuekin bat, hona hemen Urbasa eta Andia Mendiak erabili eta kudeatzeko Plan Zuzentzaileak (340/2001 Foru Dekretua) ezarri duen araudia Urbasa eta Andia Mendietarako (Limitaciones Mendia eta Urederrako Iturburuko Natur Erreserba alde batera utzita):

* Mugatu egiten da ibilgailu motordunak ibiltzea Olazti/Lizarra eta Lizarraga/Lizarra errepideetara eta Otsoportilloko pistara.
* Aurreko puntuan aipatu direnak ez beste bide batzuetan ibilgailu motordunak ibiltzeko baimena, tradiziozko azienda eta baso erabileretarako (aurrez baimendua), eta zaintze eta zerbitzu publikoko funtzioetarako baizik ez da emanen. Abeltzainei ibiltzeko baimena emanen zaie plan honetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla konprobatu ondoren.
* Turismoko ibilgailuak aparkatzea ez da zilegi izanen hartarako behar bezala seinalatutako aparkalekuetan eta lehen aipatu errepide eta pisten aparkaguneetan baizik, baldin eta trafiko normala ezintzen edo arriskuan jartzen ez badu.
* Mendiko bizikletan ibiltzea eta zaldiz ibiltzea ez da zilegi izanen errepideetan eta azienda erabilerarako pistetan baizik, non eta Parkeko Administrazioak baimen berezia ematen ez duen.
* Debeku da inola zaborrik edo hondakinik botatzea hartarako ezartzen diren tokietatik kanpo.
* Debeku da olioz aldatzea eta ibilgailuak garbitzea.
* Debeku da landaretza erretzea eta sua piztea hartarako ezarrita dauden tokietatik kanpo; debeku da, halaber, egurra, zura eta adarrak moztea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena izan gabe.
* Debeku da azienda eta basa fauna asaldatzeko moduko zaratak egitea eta bai pertsonen lasaitasuna hausteko modukoak ere.
* Debeku da iturri, idoi eta asketan ezer garbitzea eta iturriak, leizeak edo iraganbideak zikintzea.
* Konpainiako animaliak mendi hauetan eduki ahal izateko ezinbestekoa izanen da aldean haien osasun dokumentazio eguneratua eramatea, dokumentazio hori aginduzkoa den kasuetan. Animalia horiek denbora guztian jabeen kontrolpean egonen dira, eta galaraziko zaie gainerako pertsonei, aziendari edo basa faunari traba egitea.
* Kirol antolatuetarako Natur Balioak Antolatzeko 17. artikuluak agintzen duena hartuko da aintzat.
* Kanpaldi librea debeku da Urbasa eta Andia mendietako lurralde osoan. Bioitzako kanpinean baizik ez da zilegi izanen kanpatzea. Parkeko Administrazioak zilegi izanen du salbuespenez kanpaldiak baimentzea baldin eta mendi hauen izaerarekin bat datorren jarduera baten parte badira eta toki berean gau bat baino gehiago ematen ez bada.
* Espeleologiako jardueretarako Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eman beharko du baimena.