Bidexkak Inprimatu
Parque Natural de Urbasa y Andia

Mendizaleen ibilbidea (sendero verde) 

Descargue el sendero en pdf (3 mb)Mendizaleen Ibilbidea, Informazio gunean hasten da eta "bargaren" (malda, haitza) barrenetik doa, Gazbidean zehar, bagoneten bide zaharretik. Ikazkinek lantegietan eginiko lanaren aztarna batzuk
ikus daitezke. Igoeraren bukaeran sekulako ikuspegia dago: Sakana, Aralar mendia eta Aizkorri aldea. Ibilbidean toki interesgarri batzuk seinalizaturik daude, zenbakiz markatuta. Ibilbide osoa marra
berdez dago markatua.

Iraupena: ordu bete eta 20 min., gutxi gorabehera.
Ibilbidearen luzera: 3,8 km.
Desnibela: 205 m.
Zailtasuna: ertaina.
Gomendatzen den materiala: oinetako eroso eta gogorrak, ura, argazki-makina eta prismatikoak.


Artzainen ibalbidea (sendero rojo) 

Descargue el sendero en pdf (4,9 mb)Artzainen Ibilbideak Informazio Zentroa eta Interpretazio Gunea lotzen ditu. Hasieran eta bukaeran beste ibilbide batzuekin bat egiten du. Bide gehiena, duela urte gutxi arte ardiak ibarretara eramateko edo mendira igotzeko erabilitako abelbide zaharra da. Ibilbidean zehar oso paraje politak ikusiko ditugu, Urbasako biodibertsitatearen adierazle: soilguneak, elordia eta pagadiko zoru karstikoak. Urtaroko aldaketekin, izadiaren erritmo, forma eta kolore aldakorrez goza gaitezke.

Iraupena: 2,20 ordu, gutxi gorabehera.
Distantzia: 7,6 bat km.
Desnibela: 55 m.
Zailtasun: txikikoa.
Gomendatzen den materiala: oinetako erosoak eta gogorrak, prismatikoak eta argazki-makina.


Iturrietako ibilbidea (sendero azul) 

Descargue el sendero en pdf (7,9 mb)Ibilbide hau kolore urdinez dago markatua. Interpretazio gunean hasi eta, zirkuitu bat eginez, toki berean bukatzen da. Ibilaldian Parkeko eremu karstikoan urak zer egin duen ezagutuko dugu, eta iturburuetan nola ateratzen den. Bidea soilgune eta pago bakartien artean doa, dolina eta uvaletan barna, eta azkenik ipurudira iristen da. Ipuruditik Parkeko zenbait toki ikusten dira, bai eta kanpotiko itxura ere. Historiaurreko aztarnategi batzuetan zehar pasatuko gara. Aztarnetegiok adierazten digute paraje hauetan artzaiek milaka urte daramatzatela beren aziendak bazkatzen.

Iraupena: ordu bete inguru.
Ibilbidearen luzera: 4,5 km.
Desnibela: 45 m.
Zailtasun: txikikoa.
Gomendatzen den materiala: oinetako erosoak eta gogorrak, prismatikoak eta argazkimakina.