-Urbasa: (Oihan ziurtagiria, PEFC eta FSC sistemen bidez): Oihan ziurtagiriaren helburua da azken kontsumitzaileari erakustea bultzatu eta egiten den oihan kudeaketa bat datorrela ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdi iraunkorrekin. Jarduera horien egokitasunari buruzko ebaluazioa aldian behin egiten da ziurtatze sistema bakoitzean xedatutakoarekin bat, eta, bi kasuetan, kanpoko ikuskaritza independenteen bidez. Horrela, eta egiaztatze ikuskaritzak gainditu ondoren, oihan horietatik ekarritako oihan produktuak erosten direnei bermatzen ahal zaie produktu horiek lortu direla eskualdeko ingurumena eta sozioekonomia errespetatu dituzten jarduerak erabilita. Urbasa eta Andia Natur Parkearen barnean ziurtagiria duten eremuak dagozkie egurra ekoizteko eginkizunaren aldetik garrantzi gehien hartu duten mendiei. Halaber, eremu horien kudeaketa eta Natur Parkearen gainerakoan egiten dena antzekoak dira. Eremu horietatik ekarritako egurra merkaturatzen da araudiek xedatzen dituzten izapideei jarraikiz, eta dokumentuen bidez identifikatzen da, ziurtatze sistema bakoitzari lotutako logotipoa erabiltzen baita. Harremana eta informazioa biltzea Erabili webgune honetan harremanetarako dauden helbideak ziurtatze prozesuari buruzko edozein zalantza argitzeko, edo Oihan Kudeaketa Iraunkorreko printzipioak, irizpideak edo adierazleak betetzeari buruzko edozein iradokizun, ohar edo iritzi biltzeko, bi sistemetako edozeinen bidez.Ziurtatze sistemei buruzko informazio gehiagorik nahi izanez gero:
Azken (2009) kudeaketa txostena eskuratzeko. PEFC Sistema: www.pefc.org, www.pefc.es |






